V I N T A N Y S proeiktu berriaren aurkezpena
2018, Azaroak 92018ko abenduaren 9an jarri dugu hitzordua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Birako lehen kontzertua bertan hasiko dugu. Musika popular berri eta duin bat proposatu behar dut eta berriro trikitixa hartu dut gerrian.
Burua itzulika dabilkit eta erditu beharra daukat. Nire kezkek eta ofizioak sormenean jarri naute, beste behin, eta single bat grabatzera noa. Nire ahalegina kantagintza modernoa eta musika herrikoia uztartzea da. Bi mundu horietan lanean nabil aspaldian eta beste pauso bat eman behar dut, konkista berri bat, lur eremu berri bat,… alde batetik, lehendik datorren manera bat, estruktura bat, lelo edo estribillo bat, eta beste aldetik, kantagintza modernoaren ariari tiraka egungo testu eta idazleen ekarriak baliatu behar ditut.
Nolabait folk progresista bat osatu behar dut. Euskarari eta euskaldunarentzat ari naiz lanean. Harrokeria dirudi baina ziur nago etengabe behar duela gure munduak kantu berria, kantu berritua, kantatzeko izango den errepertorio berria. Kontzeptu berri hau bakarka eta taldean aurkeztuko dut. Bi orduko kantaldi, kontzertu batean. 25 kantu.
Horregatik, emankizun berezi bat prestatu dut eta areto serio eta ederrak behar nituen. Gipuzkoarra izanda Birari hasiera Gipuzkoako hiriburuan ematea erabaki dut.