diskoz disko
Zakurraren Biolina, 2010
KARLISTAREN
PANPARROIKERIA
Serafin Baroja, 1874-VIII
Mendian gora, basoan jira,
eziñ kalera jetxirik,
hemendik itzul handik igesi,
basahuntzen gisa bizirik,
horra karlistak nun nola diran
badiozute inbiririk.
Arbol zaharraren sustrai galduak
ez dik emango zumua,
tximinirako nahiz izan ona
ukatuko dik frutua;
Karlos bezela lizundutua
zegok bere partidua.
Zazpi sakristau, hamabi alper,
hogei basarritar babo,
Jauregi buru, Santa Kruz gero,
azkenik berriz Otxabo,
erlijiyua aitatu ezkero
basarritarrak akabo!
Habek ditugu erlijioko
horma berriko santuak,
Euskal Herriak heldutzen ditu
horlako apostoluak,
orra por nobis esan ezkero
lerdekan mandamentuak.
Auzokoakin panpantxo dira,
handik dakarte guzia,
haiek txinguka, karlistak berriz
zintzilika miseria;
beti honela juntatu ziran
gosea eta egarria.
Karlistak orain dira panparroi,
ustez badira gañian;
segi, mutillak, moteldu gabe,
ea datorren urtian
zuen errege sartzen ote dan
Madriko ikullu batian.