V I N T A N Y S proeiktu berriaren aurkezpena
2018, Azaroak 92018ko abenduaren 9an jarri dugu hitzordua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Birako lehen kontzertua bertan hasiko dugu. Musika popular berri eta duin bat proposatu behar dut eta berriro trikitixa hartu dut gerrian.
Burua itzulika dabilkit eta erditu beharra daukat. Nire kezkek eta ofizioak sormenean jarri naute, beste behin, eta single bat grabatzera noa. Nire ahalegina kantagintza modernoa eta musika herrikoia uztartzea da. Bi mundu horietan lanean nabil aspaldian eta beste pauso bat eman behar dut, konkista berri bat, lur eremu berri bat,… alde batetik, lehendik datorren manera bat, estruktura bat, lelo edo estribillo bat, eta beste aldetik, kantagintza modernoaren ariari tiraka egungo testu eta idazleen ekarriak baliatu behar ditut.
Nolabait folk progresista bat osatu behar dut. Euskarari eta euskaldunarentzat ari naiz lanean. Harrokeria dirudi baina ziur nago etengabe behar duela gure munduak kantu berria, kantu berritua, kantatzeko izango den errepertorio berria. Kontzeptu berri hau bakarka eta taldean aurkeztuko dut. Bi orduko kantaldi, kontzertu batean. 25 kantu.
Horregatik, emankizun berezi bat prestatu dut eta areto serio eta ederrak behar nituen. Gipuzkoarra izanda Birari hasiera Gipuzkoako hiriburuan ematea erabaki dut.
Madrilgo Lagunak
2017, Azaroak 15Joseba Tapia eta Besamotzak
2016, Urriak 25ARGIA astekariako Garbiñe Ubedagaz solasean
2014, Apirilak 11Errazagoa al da 36ko kartzelaldiez kantatzea egungo kartzelaldiez baino?
Dudarik gabe, errazagoa da egungo kartzelaldiez kantatzea. Letragileak ezagunak dira, askotan kartzelan bertan idatzi dituzte testuak, eta badaukate publiko bat, militanteen masa esaten zaiona, zirkuitu bat. Errazegia ere izan liteke, presoen aldeko zerbait bihurtzen zaizu kantua zuk hala nahi izan gabe. Kantua ez den zerbait alegia. Atxikimendu keinu bat. Zailagoa da 36ko kartzelatuenak kantatzea, EAJkoak ziren euskaldun gehienak. Horrek murriztu egiten du, a priori, entzulegoa. Musikazaleak ez ditu ezagutzen, prentsak ere ez. Eta kartzelatuak diraute beren bertsoek, laurogei urte geroago. Argitara atera behar nituela ilunpetik, horixe bururatu zitzaidan. Atxikimendu keinu bat da, baina ez hain nabarmena, ez da berehalakoa. Gogoetatxo bat eskatzen du. Interesanteagoa iruditzen zait.
kontaktua
aguraizpuru@gmail.com
699 300 446 (Agurtzane)