Hasieratik baztertu nuen nire betiko tresna
2014, Otsailak 3Julen Azpitarte kazetariarekin izandako elkarrizketa argitaratu berri du Nontzeberri kulturkari digitalak
Disko hau urrats berezi bat dela esango nuke zure ibilbidean; asko pentsatutako lana; Eta tira eta tunba lanetik gertu egon daiteke kontzeptu aldetik, baina sakonagoa da.
Izan liteke. Niretzat zaila da sailkapen koherente bat egitea nire lanetan. Azkeneko lanarekin egoten gara maiteminduena. Halako burbuila batean sartzen naiz lan bakoitzean eta perspektiba galtzen dut. Sakonagoa? beharbada, kartzelaldia deskribatzen duelako. Kantuak ilunagoak dira egoera ere horrelakoa delako. Sakonagoa ere izan liteke gizakia bere bakardadean barne gogoetan ikusten dugulako. Alde handia dago, bai, Eta tira eta tunba-tik: banda militar batek morala altxatzeko jotzen du, ezin du intimoa izan.