2014, Urtarrilak 30
Gure Esku Dago herri ekimenak antolatuta, gaur, urtarrilak 31 dituela, Oñatiko Gaztelekuan joko ditugu Tximela kapitainaren izarrak disko berriko kantuak. Gure aurretik, Carles Beldak ekingo dio kantuari
22:30etatik aurrera

2014, Urtarrilak 25
Honatx Zugarramurdiko zenbait herritarrek eskaini plazari buruzko informazioa www.turismozugarramurdi.com webgunetik erauzia
Joseba Tapiak, “Tximela kapitainaren izarrak” diska berria aurkeztuko du, “Barnekiak” zikloaren barne.
NON? Zugarramurdiko Sorginen Museoko entzunaretoan
NOIZ? Urtarrilaren 25a, larunbata
ZEIN TENORETAN? Arratseko 19:00etan
Sartzeak 5€tan salduko dira egun berean, Sorginen Museoan.
Herritar zonbaitek antolaturik

2014, Urtarrilak 16
Urtarrilak 17 dituela, Orioko kultur etxean izango gara
22:00etatik aurrera

2014, Urtarrilak 12
Gaur Itsasun kantatuko ditugu Luis Rezola Tximelak 1937an Duesoko kartzelako egunerokoari buruz idatzitakoak
Emanaldia Sanoki aretoan burutuko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Sartzea: 10€

2014, Urtarrilak 7
Kantuek eskatu dizute gitarra ala gitarrak ekarri ditu kantuak?
Kantuek eraman naute gitarrara. Agur Intxorta maite-n trikitiarekin lortu nuen gerrako giro hura ekartzea. Kasu honetan ere gerra garaia da, baina kartzelaldian kokatua dago. Ilunpea, hotza, umedadea, bakardadea, beldurra… Sentsazio horietarako trikitia ozenegia egiten zitzaidan. Eta pentsatu nuen gitarrak lagunduko zidala.
(…) Liburu arrunta iruditu zitzaizun hasieran, baina Rezolaren bertsoak modernoak ziren garairako…
Dudarik gabe. Hogeita bi urterekin gerra anker baten erdi-erdian, askatasuna defenditzera boluntario. Bizkaiko mendietan borrokatu zen, Gorbeian eta Oitzen. Santanderreraino segitu zuten. Handik kartzelara. Heriotza gertu. Motibazioa garrantzitsua izango zen Tximelarentzat, urgentzia batean idatziko zituen horrelako gauzak, eta horrek halako askatasun bat hartzea ekarriko zion, gerokoei egiazko kontakizun bat uzteko beharrak sormena aktibatuko zion formaren aldetik ere.

Soinua utzi eta gitarra hartuta, kantagintzarako bilakaera burura eraman duzu. Gauzatu duzu?
Gitarrarengatik baino kantatzen ditudan kantuengatik gauzatzen dut kantagintza. Kantaria naiz aspaldidanik, trikitiarekin ari naizenean ere bai. Batzuek bateraezintzat joko dute trikitia eta kantagintza. Nire bakarkako disko horiek klarki baieztatzen dute posible dela. Balio lezakeela trikitiak horretarako. Lehenengo diskotik eman nuen pauso hori. Apoaren edertasuna izan zen. Handik aurrera, instrumentuak eta musikak hitzen jantzi modura hautatzen eta sortzen ditut. Quebec. Hamalau kantu independentziarako-n biolinak, kontrabaxuak eta gitarra klasikoak markatzen zuten oinarria. Eta tira eta tunba-n banda militar gisako zerbait egin nahi izan nuen… Hala ere, trikitiarekin sortu izan ditut musikak ia beti. Hau da lehenengoa gitarrarekin egin dudana bakarkako ibilbidean. Baina Tapia eta Leturia Bandeko kantuak gitarra elektrikoarekin egiten nituen. Ez dut esperimenturik egin nahi izan. Gaztetan asko entzun nuen estilo horietara jo dut. Estilo horretan topatu dut erregistroa.
Elkarrizketa osorik BERRIAn