Hitzak

Konstituzio berria

Anonimoa, 1869

Haur egiteko zegoan nunbait
España eder guztia,
noiz edo noizbait horra jaioa
da sagu farragarria. 

Seigarren aldiz gaur jaio zaigu
Konstituzio berria,
hondatzeko bai, ez piztutzeko
España maite guztia;
gañera digu liberal batek,
esan nahirikan egia,
jaio orduko libertadeaz
ezkondu dala galaia. 

Konstituzio gaixto horrekin
zer dator gaitza besterik?
Ez hasieran, ez azkenian
dakar Jaunaren izenik.
Nahi bada moro, nahi bada hereje,
nahiz erlijio bagerik,
gizon dianak aberetzeko
eziñ asmatu hoberik. 

Libertadeak egiazkoak
danak kendurik onari,
guztiak gorde gaixtoentzako,
bideak zabal berari,
lehengo lepotik burua duten
liberal oker xarrari.
Libertade txar, katibutasun
egiyakoa, ken hadi… 

Libertade horren aizkorarekin
moztuta daude fueruak,
bestela aspaldi proba ginduzen
beren prutu txit gozuak.
Halaz guztiaz ere digute
daudela oso-osuak;
gezurrak dira zuen esanak,
liberal inpernukuak.

 

Euskaldun prestu antziñakoak,

lotsaz gorritu ez gaitian,

ixill-ixillik, arren, zaudete

hobietako pakian;

zuen onra zan gorde fueroak

ta egon Kristoren legian,

arrokak baño iraungorrago

nahiz bizitzaren kaltian.

 

Loiola, Loinaz, Elkano, Okendo,

millaka euskaldun goituak,

zabiltzatenak izarrez izar

pasiatutzen zeruak,

esnatu, esnatu, Jaungoikuari

erantsirikan koruak,

errege on bat bidaldu deigun

ta izan gaitezen justuak.

Vive, vive la liberté!

Anonimoa, 1869

Apez fanfarroi zenbaitek
desafioa bota’itek:
Karlos errege,
bortxaz bedere,
paratu behar ome’itek:
balore ona behaitek. 

Apezak, zer nahi dezute
zuek errege bilatzen?
Partikularki
Karlos septimoz
nihor eztelaik oroitzen?
Hori bai zaiku txokatzen! 

Ez dire apezak bakarrak,
baituzte lagun azkarrak;
haundimendiak,
ez galtzeagatik
lengo influjo ta indarrak,
egin dire karlostarrak. 

Beti horien bizia
izan da hipokresia;
mundu guzia
umil-umila
beren eskura kartzia
da hoien lege guzia. 

Bonuak eta graduak
dirutan ttuzte hartuak:
hek ezin kobra,
hok ez balio
Karlos errege egin arte;
esperantza ona daukate. 

Galduagatik diruak,
badute konsuelua:
paper oiekin
egin dezakete
gibeleko serbiziua;
horra deskite modua. 

Apezaren misionia da
bakea erakustea;
ez partiden bat
armatu eta
bera aitzindari atera,
gerra zibila piztera.

Fede onez kunplitzea
nork bere obligazionia,
makurrik gabe
geren dretxoak
elkarri respetatzea,
hori da libertadea. 

Obispo eta kanonigo,
apez eta fraile,
zuek gurekin
oihu egin zue
zintzurrak larrutu arte:
Vive, vive la liberte!

Alborotuak izan ditugu

Anonimoa, 1868 

Mila zortzirehun hirurogeita zortzigarrengo urtian
alborotuak izan ditugu españolaren artian:
denbora askuan izandu degu Doña Isabela kortian,
estimatua eduki dute aspertu diran artian. 

Planta txarrean arkitzen gera orain daukagun klasian
lasaikeriak aurreratzen da errespetua atzian
pozoikeriai libertadea eman ezkero etxian
garbitasunak ez du iraungo hagitz denbora luzian. 

Judu, hereje, protestanteak beti dabiltza artian
Jesukristoren erlijiua laja nahi ezik pakian,
gurutzetxo bat eskribituta jarriko zaie atian
aginte gabe izan ditezen katolikuan oinpian. 

Aitasantuak eskribitu du Españiara goraintzi
Santiagoren erregaliaz ez dezagula gaitzetsi,
errespetua nahi ez duena irten dedila ihesi,
gure reinuan ez da tokatzen libertadia nagusi. 

Gure don Karlos azaldu zera bazegon zure beharra
triste geundenak alaitutzeko Orienteko izarra
nola dan orain deskubritu da soka faltsuen amarra
zure ezpatak ebakiko du ez zaio falta indarra. 

Ama Birjiña Pillarekua harturik geren anparo
soka hori mila puska egiteko indar eskasik ez dago
aitaren seme irtengo gera Karlos Borbonen soldado
bandera beltzak jarri ez gaitzan lege zikinen esklabo.

Biba gu ta gutarrak!

Anonimoa, 1869

Perjuizio franko gure Españiak
izan ditu iñon diran ezin ikusiak;
ematen ari gera Jaunari graziak,
bota ditugunean Borbontar guziak. 

Urte bete laister da gaudela esperan
erle-kuadrilla hori etorriko ote dan;
aditzea badegu daudela fronteran,
orain ez dakigu zer pasatzen ote dan. 

Beti dabil honera sartzeko abian,
zer egiteko dauka orrek Españian?
Gertatu geranian zerbaiten premian,
horrengatik geroni defenditu giñan. 

Iñor ezta izaten opinio gabe,
konsideratzen degu dudarikan gabe;
bañon hori izatia Españien jabe
pentsatzen dute eta harriturik gaude. 

Karlos setimo zanik Españian bostek
etzekitela nago, nik hala uste det;
gu abandonatu ta beti izandu dek,
orain pretenditzia gauza polita dek. 

Izan balitz Karlitos español noblia,
etzitzaigun egongo Frantzian gordia;
serbizio gabeko talentu gabia,
pentsatzen du izatia gure erregia. 

Erotu egin zaio Don Karlos jaunari,
lastima degu bere daukan jendeari;
gure anai maitiak, pentsaturik ongi,
atozte guregana, utzi zazute hori. 

Hamabi bertsorekin alegra gaitian,
etzagun penik pasa español artian;
esan zagun bibaka guziak batian
«Biba gu ta gutarrak!» abua betian.

Ta noiz zuazte?

Anonimoa, 1869

Donostiako basarritarrak
eraginazten dizkigute farrak;
igualak dira gazte ta zaharrak,
danak dira Karlosen maiztarrak. 

Ta noiz zuazte?
Galdezka gabiltza jai ta aste.
Bañon ez gera juango; ez det uste. 

Donostiako basarritarrak
guziak eztirade gizon txarrak;
Antigualdian dira on xamarrak,
baño ausi bihar zaizke bizkarrak. 

Ta noiz zuazte?… 

Astigarrako basarritarrak,
Loiolan berriz haiek diadarrak:
Bibaka Karlos ta karlostarrak!
Han sartu ziran gure atzaparrak. 

Ta noiz zuazte?… 

San Ignaziyoz da urtebete,
Astigarragan goguan izango dute;
aurten ere etorri nahi badute
esanaz biba Karlos siete. 

Ta noiz zuazte?… 

Astigarrako jende kanallak,
egin nahi zituzten han egiñalak;
urdindu ziozkaten bizkarrak
jaun hoieri donostiarrak. 

Ta noiz zuazte?… 

Karlos setimo gabe etsiko
ezin dutela ta eztutela utziko;
bañan isildu dira betiko,
eztira lehen bezin maiz hasiko. 

Ta noiz zuazte?… 

«Karlos setimo errege jarri
bihar degu» esanaz dabiltza alkarri;
baldin nahi badezute, ekarri
soroetako txori-izugarri. 

Ta noiz zuazte?… 

Republika da guk nahi deguna,
betiko hartu bihar degun laguna;
oraindik etorriko da eguna
pozez zelebratu bihaguna. 

Ta noiz zuazte?…

Ta gu gera

Anonimoa, 1870

Ta gu gera, ta gu gera
dabillena gora bera,
para nayian bere aldera,
ta gu gera, ta gu gera,
kirlis Karlos, Karlos kirlis,
ekarri nahi luteke onera. 

Bigarren txandan sentitutzen det
ate joka dan-dan,
ate onduan norbait dago ta
galde zazu nor dan. 

Ta gu gera… 

Etzaituztet nik ezagutzen da
zuazte hortikan,
eztegu kirlis-karlostarrekin
egitekorikan. 

Ta gu gera…

Ez gera gaitzik egitera gu
etorri honera;
iriki zazu atia eta
konponduko gera. 

Ta gu gera… 

Hortik ibilli, hortik ibilli,
Maria Fandango,
konposiziorikan gurekin
eztezu izango. 

Ta gu gera…

Altza pilili, altza monona,
hau da fandangua,
dantzan hasiko giñake balitz
gure gustukua. 

Ta gu gera… 

Zuek gurekin juntatutzia
al dezute uste?
Ustiak erdi ustela du-ta,
jaunak, noiz zuazte? 

Ta gu gera… 

Bat eta bi ta hiru eta lau,
bost eta bi zazpi,
hoiek diote mos bis bis bis,
guretarrak zapi. 

Ta gu gera…

Karlos etorri da ta ikustera guaz

Anonimoa, 1873

Atso zahar-zahar batzuek panderua juaz,
gonak arrastaka ta hanka hutsik dijuaz,
ezin sosegaturik, oso txoratuak:
«Karlos etorri da ta ikustera guaz». 

Alkar galdetzen dute: —Nundikan zatozte?
—Karlos etorri da ta aguro zuazte;
guk mun egin diogu zapatetan fuerte,
hanketako kalluak minberatu arte.

Izarraiztik ertenda

Anonimoa, 1870

Azkoiti-Azpeitiko boluntariuak
ez dira falso eta gezur jariuak;
orain hartu dituzte eren mediuak:
Izarraitzko mendira dirade iguak. 

Izarraiztik ertenda lehenengo martxan,
istanteko jendea Sasiolan han zan;
estrapozua franko bitartean bazan,
erori gaberikan ez dakit iñor zan. 

Andikan Mutrikora abiatu dira,
hamarranen diruak hor ere badira;
horiek hartu eta egin degu jira,
honezkero frantzesez ikasiak dira. 

Gero berriz bazkaldu gendun Ondarruan,
ezeren aitzakirik, jaunak, ez genduan:
arrantxera leialak an izan genduan,
harrezkero kozinan geuk egin genduan. 

Igandea Araban, astelehena Oñatin,
entregatzeko ordena genduen armakin;
pena eta tristura bazan, bai, gurekin,
hoek dira gure martxak nahi duenak jakin. 

Txanton Amilibia da gizon abilla,
ez dute harrapatu ibillirik billa;
ondoren bazituen gutxienaz milla,
damu duen guzia izorra dedilla.

Horra hoien epistola

Anonimoa, 1872

Iñola al baldin badegu,
kantuz zabaldu bihar degu
nola juan diran sazerdotiak
mendietara soldadu;
Jaunak horla agintzen al du? 

Ai hau atrozidadia,
gure Jaun admirablia!
Armak hartuta mendira irtenda
al da Kristoren legia?
Horra apaizaren fedia! 

Sazerdotiak garboso
harrotu zaizkigu oso;
santidadeko kapak jantzi ta
tiroka digute eraso:
hori eztator alkaso. 

Horra hoien epistola,
ebanjelio ta estola:
esku batian Santo Kristo ta
beste eskuan pistola;
relijiyua ezta horla. 

Konfesiyuak utzita,
mendietan dute zita;
hantxen dabiltza santidadeko
mantu beltzak erantzita,
boina txuriak jantzita. 

Ministro bihotz fuertiak
dauzka Jaungoiko maitiak;
mendira irten ta tiroka aitzeko
txit dira balientiak
hemengo sazerdotiak.

Azpeitiko neskatxak

Anonimoa

Azpeitiko neskatxak
arrazoiarekin,
ez dute dantzatu nahi
txapel gorriekin,
ai, ai, ai, mutillak,
txapel gorriekin. 

Biba txapel txuriak,
borlia berdea!
Zaldi batean dator
Don Karlos gurea,
Don Karlos maitea,
gure erregea! 

Biba Don Karlos eta
Doña Margarita,
biba erlijiyua
fuera republika!
Fuera republika!
Biba Margarita! 

Gobernuak baditu
bi pezetakuak,
bai eta Don Karlosek
boluntariuak,
boluntariuak
ez jornaleruak. 

Gu lapurrak gerala
kalean diote;
infame triadoreak,
gezurra diote,
gezurra diote ta
pagatuko dute.

Ez gerade armetan
lapurretarako,
baizikan bakarrikan
Don Karlosentzako,
koroaratzeko,
gortean sartzeko! 

Don Karlosek eman du
Frantzitik ordena:
txanponean saltzeko
beltzetan onena,
beltzetan onena,
Frantzitik ordena. 

Txanponean ezikan
arditean ere,
Estellako kanpotan
dozenaka daude,
dozenaka daude,
arditean ere. 

Azpeitiko neskatxak
arrazoiarekin
ez dute dantzatu nahi
kristino beltzakin
ai, ai, ai, mutilak
kristino beltzakin.

Karlistaren panparroikeria

Serafin Baroja, 1874-VIII

Mendian gora, basoan jira,
eziñ kalera jetxirik,
hemendik itzul handik igesi,
basahuntzen gisa bizirik,
horra karlistak nun nola diran
badiozute inbiririk. 

Arbol zaharraren sustrai galduak
ez dik emango zumua,
tximinirako nahiz izan ona
ukatuko dik frutua;
Karlos bezela lizundutua
zegok bere partidua. 

Zazpi sakristau, hamabi alper,
hogei basarritar babo,
Jauregi buru, Santa Kruz gero,
azkenik berriz Otxabo,
erlijiyua aitatu ezkero
basarritarrak akabo! 

Habek ditugu erlijioko
horma berriko santuak,
Euskal Herriak heldutzen ditu
horlako apostoluak,
orra por nobis esan ezkero
lerdekan mandamentuak. 

Auzokoakin panpantxo dira,
handik dakarte guzia,
haiek txinguka, karlistak berriz
zintzilika miseria;
beti honela juntatu ziran
gosea eta egarria. 

Karlistak orain dira panparroi,
ustez badira gañian;
segi, mutillak, moteldu gabe,
ea datorren urtian
zuen errege sartzen ote dan
Madriko ikullu batian.

Himno patriótico para los voluntarios realistas vasco-navarros dedidaco al Excmo Sr Marqués de Valdespina

(G. de I.-k musikatu zuen, galdu egin da)
T. Z., 1869

Sua, bai, euskaldunak, sua Luziferri;
etzaiteztela izan horren errukarri;
beltzak ekarri zuten horixen txit larri,
gerra, mutillak, gerra jende faltso harri. 

Ea bada abiya, gipuzkoatarrak,
zuekin datoz Bizkai eta arabarrak;
batutzen dira ere txit gogoz nafarrak,
kentzeko Españatik betiko negarrak. 

Libra zagun, mutillak, España lepratik,
harturik hontarako fusillak bertatik;
ekarriko dizkigu pakiak gerratik,
poztutzen dala oso mundua gugatik. 

Españan española da Don Karlosena,
ekarri zagun hura ahal degun lehenena;
konfiantza jar zagun oso harentxena,
berak emango digu gustorik onena. 

Biba, biba, biba, gure Jaungoikua,
biba, biba, biba, Aita Erromakua;
biba Karlos errege Españiyakua,
biba Don Karlos eta jende bertakua.

Lastozko barkuak ta zurezko kañoiak

Anonimoa, 1873

Pasaira heldu omen da Don Karlos(en) konboia:
lastozko barkuak ta zurezko kañoiak.
Garbitu beharra ziok kanaleko lohia,
bestela nola pasa holako armazoia? 

Karlistak egin dute lastozko zubia,
handikan pasatzeko bera ta nobia.
Pasatzen hasi eta erori zubia,
karlistak hartu dute sentimentu haundia.

Hasiera eman zigun Erniyoko apaizak

Anonimoa

Hasiera eman zigun Erniyoko apaizak,
jartzen ederki daki probintzian gaitzak;
baztanga eta bala, gañera heriotzak,
harria izan bihar du jaun horren bihotzak. 

Gizon desarmatu bat inozente juana
egitera nausiak esan zion lana;
ikusi zueneko apaizak hargana,
lau tiro emateko jaun horren ordena.

Iñoiz nere mendean bazera allegatzen,
alferrik da hastia buruba bajatzen;
lehenagotikan hasi kontua ateratzen,
hari ainbat kastigu dizut ofrezitzen. 

Karlos defenditzeko jaun hoien afanak,
egiteko kañoiak ahal diran onenak;
Elizako ministro Jaungoikoarenak
jaisten ari dirade torretik kanpanak. 

Ikusirikan nola danak degun bistan,
eztakit kalietan nik nola dabiltzan;
bi edo hiru besterik eztegu elizan,
hor dabiltza mendian trikuaren gisan. 

Jauna, guk eztakigu nola dagon kausa,
asko naiz esatian gauza hauxen lotsa:
lehenagotik kostata zenbait heriotza,
sinplementian orain utzi da Tolosa. 

Probintzian jarritzen horlako enreduak,
bistan daduzkagunak txit gauza txoruak;
askotan jartzen gera ustetik eruak,
Karlos jartzen badute ze egin bihaute fueruak? 

Jauna ekar zadazu munduan argiya
askatutzeko ondo nere memoriya:
Arruinatu dute gure Españiya
Eta Karlos ez dago tronuan jarriya 

Lehenago zerbait egingo genduen hoiekin,
orain guztiz dabiltza indar haundiakin;
zenbat zapatero diran Jaungoikuak jakin,
gauza onik eztago eztendunarekin.

Tolosako neskatxak

 

Tolosako neskatxak bostetatikan bi,
aurten gelditu dira guztiz errukarri;
bihotzetikan triste, animatik larri,
alargundu dirala esanaz alkarri,
hamaika malko eder zaiote erori. 

Urriaren hemeretzian batalloi bat martxa,
txokaturik dadukat neska horien festa:
gonak beren tokira iñola ezin altxa,
ziruriten iriki ziotela bretxa,
igual gelditzen da itzaltzian atxa. 

Tristegua izan zan hillaren hogeya,
hemendikan juan zan beste batalloya;
neska horien malkua zan ain ugariya,
udara izan bazan ai zer igariya,
Tolosako kaletan zijuan ibaya. 

Cantabria-ko sarjento, kabo ta rasuak
hemen pasa dituzte txit egun gozuak;
neskatxari utzirik kaiolan zozuak,
igasi egingo du ta handikan gaxuak,
ezin berria izango dute gurasuak. 

«Si te he visto no me acuerdo», haiek orain Pamplonan,
«Te quiero mucho» esanaz neska danari han.
«Si te he visto no me acuerdo» egunero marmar,
fiñak ez dirala izango millatatik hamar,
ederki egin dizute, zertan haidi eman? 

«Juan zan Mondanairu, juan zan Jiménez,
juan zan García eta juan zan Alvarez;
haiek egongo ditun Pamplonatik parrez,
kartatxo bat bakarra egin nahi ere ez,
hil biarrak gaitun sabeleko miñez».

Eta tira eta tunba

Anonimoa

Biba, biba, biba,
gure Jaungoikua!
Biba, biba, biba,
Aita Erromakua! 

Eta tira eta tunba
eta tira beltzari,
eta tira eta tunba
eta tira beltzari. 

Biba gure fedia
Españiyakua!
Biba Don Karlos eta
jende bertakua! 

Eta tira eta tunba… 

Viva libertad eta
gero Republika
atera beharra ziok
Españiyatika,
Karlos datorrenian
Parrantziyatika. 

Eta tira eta tunba…

Biba, biba Don Karlos
eta Margarita,
biba relijiyua,
fuera republika!

 Eta tira eta tunba…

Biba, biba Don Karlos,
hura da gizona,
Españiko errege
tokatzen zaiona.

 Eta tira eta tunba…

Don Karlosek emon dau
errege-berbia:
gura dabela gorde
Jaunaren legia. 

Eta tira eta tunba… 

Esan bada gogotik
bildurra itxita:
Bizi bedi Don Karlos
ta andre Margarita! 

Eta tira eta tunba… 

Biba Karlos setimo,
Doña Margarita,
laster ikusiko dira
tronuan jarrita.

 Eta tira eta tunba…

Aita Santuak berak
koroia ezarrita,
Frantziako arraian
haraño etorrita.

 Eta tira eta tunba…

Karlosek esan ei dau
Begoña ganean;
laster sartuko dala
Madrilgo kalean. 

Eta tira eta tunba…

Ikusi gura neuke
bere entradia,
Madrilgo txankameien
ariñeiketia. 

Eta tira eta tunba… 

Txapel txuria eta
berdaizka borlia,
zaldi gañean dator
gure erregia,
Españan agintzeko
nor izango hobia? 

Eta tira eta tunba…

Biba Karlos septimo
eta Margarita,
Españan agintzeko
zer pare polita!

Eta tira eta tunba
eta tira beltzari,
eta tira eta tunba
eta tira beltzari.

Apaizak tiraka pin pon

Aninomoa, 1873

Zein dira mendietan
diranak pozkiroz
relijiyuen alde
dabiltzanak tiroz?
Apaizak tiraka pin pon
dabiltza ti-ta tikiti pin pon 

Zein dirade tenpluak
abandonatuta
soldadu juan diranak
oso harrotuta?
Apaizak tiraka pin pon
dabiltza ti-ta tikiti pin pon 

Zein dira gure ustez
txit onak ziranak,
orain gizonak iltzen
pozez dabiltzanak?
Apaizak tiraka pin pon
dabiltza ti-ta tikiti pin pon 

Zein dira gerrarako
gizon billa aurten
ari diranak fuertzan
jendia eramaten?
Apaizak tiraka pin pon
dabiltza ti-ta tikiti pin pon

Zein dira mingañ eder
bihotzez palsuak,
onak nahi gaituztenak
bueltatu gaiztuak?
Apaizak tiraka pin pon
dabiltza ti-ta tikiti pin pon

Eztezula asmatzen
hara nik apustu,
odola ixurtzen dala
diradenak poztu?
Apaizak tiraka pin pon
dabiltza ti-ta tikiti pin pon

Horra nik asmatu
ibilli gabe estu:
bai: apaizak dirade,
justu, justu, justu.
Apaizak tiraka pin pon
dabiltza ti-ta tikiti pin pon

Hernani dago penoso

Anonimoa, 1875

Askok dakite nola nik
luzaro egun bat onik
ez daramala Hernanik;
beti tiroka granadapian
dauka Santiagomendik;
gaitz da libratzen argandik,
kaltiak dirade haundik,
egiten diranak handik. 

Bala bat lehertzen kalian,
bestia berriz aidian,
beti badira bidian;
lo ez dagonak maiz aitzen ditu
tiro soñuak aldian:
egunaz hala gabian,
beti etxietan bian
egon bihar da gordian. 

Urbietaren herria,
lehenaz etzana berria,
alperrik galdu da ia;
galbai zahar baten itxuran dago
granada zuloz josia;
Kontzejua da hausia,
joan zan aidian guzia,
frankok galdurik bizia. 

Gerra zan ezkeroz hasi,
izan da zenbait desgrazi,
gaitz asko dira ikusi;
jende asko da gelditu pobre,
herria berriz itxusi;
horla izate ta guzi,
sufritzen diranak bizi,
plazik eztute nahi utzi. 

Hernani dago penoso,
beti tiropian preso,
hartzen du zenbait balazo;
lenaz gain beste bateria bi
berriak dizkate jaso;
hoiek harturik eroso,
gogor diote eraso,
puskatu nahi dute oso. 

Bonbakin granadak nahaste,
karkak lehen ere bastante
tira izandu dituzte;
baldin herria purrukatuta
hartzia badute uste,
beste makiña bat urte
pasa biharko dituzte,
eta hartuko eztute.

Mikeleten ziria

 

Ama, banua mendira
defenditzera fedia.
Zu, gazte, neure semia,
relijiuan hilten bazara
zuzen zerura bidia!
Hau apaizaren idia,
sartzen dizute ziria,
bostek isten du bizia!

Boluntariamente hartu nitun armak

Anonimoa

Don Juan de Sarasola
Markiñako semie,
hogeta bost urteko
koronel gaztie. 

Hogeta bost urte ta
hogeta bost etxe,
Don Juan de Sarasola
ezkondu letteke. 

Negar egin eban
Ermuko markesak,
biba karlistak eta
biba gernikesak. 

Ama, zetarako da
negar egitie,
Jaungoikuak gura badeu
ni balaz hiltie? 

Ez egin negarrikan,
amatxu maitie;
laister etorriko naiz,
konsola zaitie. 

Boluntariamente
hartu nitun armak,
negarrez itxi ditut
aita eta amak. 

Biba Don Karlos eta
Doña Margarita,
laster ikusiko’gu
tronuan jarrita. 

Agure baltz horrekin
ezkara konpondu,
Karlos bihar genduke
goiz edo berandu. 

Zaldi zurijen dator
Don Karlos gurie,
tronutik kendu biher
beste agurie. 

Hasi Abadiñon da
Mañariregiño,
etzan lurrik agiri
gixon hillik baño. 

Hogei mille inguru baltz
Mañarin ostian,
sei mille karliste
prente juan zirian. 

Ikusi zituenien
liberalen buruek,
ensegida preparatu
baioneta kaladuek. 

Eibartar txapelgorri
madarikatue,
bi pezetagaitikan
odola saldue. 

Karlos da Margarita
geu bisitetara,
lau mulakin landoia
prente agiri da. 

Txapel zurije eta
borlie berdie,
zaldi gañien dator
Don Karlos gurie. 

Bilbaoko txapelgorri,
Bermioko baltzak,
itxi pobriak eta
fuera aberatsak. 

Ikusi bazenduen
ango entradie,
Bilboko txankaluzen
arin-aringie!

Karlos txapari

 Serafin Baroja, 1874-VIII

Horra sei bertso Karlos zazpigarrenari,
erderaz Niño Terso deritzen danari
honlako tituluak baditugu ugari,
nahi badiozka josi bere dinbreari;
ez dek gaizki ari
denen lotsagarri,
eskiñtzen farrari,
pailazo ergel hori;
ez zaigu kirten txarra guri erori!

Joan dan gerrako Karlos Kintuan illoba,
izoki hura baño haundiagua
Frantzian fundatuaz bere deretxua,
Pillipek traizioz eralditakua,
behar du korua,
behar du zetrua,
behar du tronua
Españiakua,
bear du izan gañera guztiz kaikua.

Zazpigarren Pernando sudurluze hura
behin batian zijuan beste mundura,
baña jatxi bañon lehen zuzen infernura,
hausi du Pilliperen lege frantzes hura;
honela korua
alaben burura
berriz bihurtu da
lehenengo modura,
zerraldo botatuaz Karlos putzura.

Ordu ezkeroz dator hoien iraitzia,
nolanahi dala hemen aurren jartzia;
ez zaiote ajolik odola ixurtzia,
español guziari digute tirria;
basta da ikustia
karlisten jendia,
frantzes artaldia,
zuavoz josia,
estranjeri guztiko sisaz betia.

Presidiyuan ordaiñ armaren karrera,
zeiñ pikarok uzten du horlako aukera?
Galdu guziak dute hoiekin sarrera,
gaizkeri guzientzat hori da barrera.
Zenbait hegabera
joan dek hoietara,
joan biharrian bizi
guztiko katera,
esanaz Viva Carlos eta Gu gera!

Karlos, erregetzako ez zerade oihala,
ez diozu botako zuk azkazala;
karlistak badakite lastai bat zerala,
ta zure izenian gizentzen dirala;
berak diote hala,
ta iñolaz hala da;
ea, Karlos, bada,
juaz atabala,
zuaz Españiatik enoramala!

Hillak falta ditugu, ni nago elbarri

Anonimoa, 1876

Kanta ditzagun orain zenbait bertso berri,
esplikatzeagatik sentiduan garbi:
hillak falta ditugu, ni nago elbarri,
gerrak bentaja onak dizkigu ekarri.

Karlistak irten giñan fedearen alde,
fanfarroi gerrarako giñanak alegre;
alferrik lan eginda umilduak gaude,
gure enpeño hoiek juan dira debalde.


Engañatu ginduzten joateko mendira,
harrika emateko geren alderdira;
buruak harrotuta beti pikardira,
gure ideak danak horrela izan dira. 

Eskapatu digute gizon ondrosoak,
hemen gelditu gera deskalabrosoak:
batzuek hanka falta, besteak besoak,
negarrez dauzkagula geren gurasoak. 

Gu eraman ginduzten etxetikan merke,
ahal dutena batzuek boltsak bete arte;
Españian badegu makiña bat kalte,
traidore pikaroak hondatu gaituzte. 

Zorigaiztoko gerra izan da guretzat,
eta partikularki pobre askorentzat;
hiru anai giñaden gu lehen amarentzat,
bi hill ta ni hankamotz, negarra joaten zat. 

Hiru urtez serbitu ditugu faltsuak,
lanerako indarra falta gurasuak;
guk lagundu nahi eta penatzen gaixuak,
bihotz ona daukagu relijiosuak. 

Gerran urteak pasa, etorri naiz hutsik,
bizia dedanean banagoke pozik;
nerez ez zetorkidan barrendikan gaitzik,
apaiz batek bi gizon hillerazi dizkit. 

Horra aprobetxatu relijiyuari,
zenbait seme eragin diona hankari,
gu zenbat gehiago hill horiek kantari,
ez digute alderdi gaiztoa ekarri. 

Kontu itxusi asko pasa da gurekin,
reglamenturik ez dan alderdi honekin;
diruak kendu eta heriotzak egin,
zenbat horla pasa dan Jaungoikuak jakin. 

Panparroi juan arren txit gera umildu,
nekazaria ere sobra zaigu mindu;
baztarrak galdu eta gu gerok zikindu,
ez nuen kantatuko egin ez bagindu.

Doinuak: Joseba Tapia, herriarenak (Ta noiz zuazte, Hernani dago penoso, Eta tira eta tunba, Azpeitiko neskatxak, Karlos Txapari)
Hitzak: anonimoak, Serafin Baroja (Karlistaren panparroikeriak, Karlos Txapari)

Musikariak
Joseba Tapia: soinu txikia, ahotsa

Karlistak
Iban Urizan: tronpeta
Ibon Irijoa: saxoa
Asier Ituarte: tronboia
Ramontxo Vega: tuba
Jokin Irungarai: jazpana

Liberalak
Filipe Aldako: tronpeta eta tuba
Alain Martineau: saxoa
Mintxo Garaikoetxea: bonbardinoa
Jokin Irungarai: jazpana

Kolaborazioak
Inazio Tolosa, Tolo: klarinetea (Hernani dago penoso, Ta noiz zuazte, Ta gu gera)

Grabaketa eta nahasketak: Katarain estudioak
Soinu teknikaria: Jonan Ordorika
Mastergintza: Jonan Ordorikak Mamia estudioetan
Metalen moldaketak: Joseba Tapia

Diseinua eta irudiak: Xabier Gantzarain

Koordinatzailea: Agurtzane Aizpuru

Available on:

Spotify

Eta tira eta tunba

Artist : Joseba Tapia
Format : CD