Hitzak
Maitasuna helduko da
Maitasuna helduko da
Gorrotoari uztean
Zoriona helduko da
Gu gaudelarik lurpean
Maitasuna helduko da
Hala da nire ustean
Gailenduko da baina
Gu gaudelarik lurpean
Denok bizi behar dugun
Bizitze honen katean
Guri zaigu laguna
Tokatu aro zailean
Maitasuna helduko da
Gorrotoari uztean
Zoriona helduko da
Gu gaudelarik lurpean
Eta maitasun aroan
Biziek oroitu bana
Ukanen dute naski
Lurpean gaudenongana
Egun gogorrenetan
Gorroto eta gerretan
Bake bila gabiltza
Bestek noizbat goza dezan
Bizitze honen katean
Bakeak har dezan gaina
Galtzaile behar dugu
Hori da gure ordaina
Maitasuna helduko da
Gorrotoari uztean
Zoriona helduko da
Gu gaudelarik lurpean
Herri bat daukat
Nik maite dudan herria…
Herri bat daukagu guk esangai
Herri bat daukagu izengai
Zure barruan dago
Erregerik ez dauka
Nitan bilatzen dudan
Herriaren du antza
Nik maite dudan herriak!
Herri bat daukagu guk igargai
Herri bat daukagu ereingai
Aurkitu aitzineko
Bazterra bezain eder
Ez du negu-belarrak
Haina lekurik hartzen
Nik joko dudan herriak
Herri bat daukazu zuk jakingai
Herri bat daukazu emangai
Asperraren ibai hotz
Honen zeharkatzeko
Nire gautik zurera
Luzatzen dut zubia
Egingai dugun herrian
Herri bat baitaukat nik segigai
Herri bat baitaukat hezigai
Egunbait joko duzu
Herri horren ezkila
Gure bizi-herriko
Lehenengo bazkarian
Hura bai poza orduan
Herri bat daukagu guk harrigai
Herri bat daukagu irensgai
Herriok bat eginik
Sortuko dute hitza
Maitasun larrutuan
Gizakizko garitza
Gu munduko herri gara
Herri bat daukagu guk ulergai
Herri bat daukagu aldagai
Bozo galtzaundi
Bazuen galtzetan haize
Deitzen nion hala aise
Bozo galtzaundi
Nahiagorik kalea
Ez zen eskola zalea
Bozo galtzaundi
Bazuen aski kopeta
Murduskatzeko inglesa
Bozo galtzaundik
Nahiz ero samarra izan
Ele biak zerabiltzan
Bozo galtzaundik
Hartu zuen belarrian
Morroia zela herrian
Bozo galtzaundi
Inglesak zirela lehen
Lanbidetan beti goren
Bozo galtzaundi
Ez zen ibili peskizan
Nortzuk zitezkeen izan
Bozo galtzaundi
Herriaren xurgatzaile
Politiko edo praille
Bozo galtzaundi
Hipokritez zen jelostu
Dinamita zuen ohostu
Bozo galtzaundik
Zeinen ederra eztanda
Monumentua etzanda
Bozo galtzaundi
Herria zen iratzartu
Poliziek zuten sartu
Bozo galtzaundi
Burdin gogorren artean
Ahantzi zen anartean
Bozo galtzaundi
Haserretu ez bazina
Nolatan hemen aitzina
Bozo galtzaundi
Politikariak orain
Badabiltzala gainez gain
Bozo galtzaundi
Eskubidez dira mintzo
Moldez zabal eta zintzo
Bozo galtzaundi
Berriro sortuko balitz
Herrian mila zapart-hitz
Bozo galtzaundi
Kartzelatik jalgitzean
Zure izena galtzean
Bozo galtzaundi
Nork zaitu zu bilatuko
Nor da zutaz oroituko
Bozo galtzaundi
Wasichu
Itsasotik ziren heldu
Ontzi handiegietan
Itsasotik ziren heldu
Odol printzak begietan
Leihorreratu orduko
“Anaiak” ziguten erran
Handik laster ginen gerlan
Gerlan…
Lekutu ginen hain urrun
Urrun ez zen aski urrun
Gure larrez ziren gose
Hain egarri gure goizez
Hala joan ginen ihesi
Labrador lanbroturaino
Ibili eta ibili
Ihes, ihes
Ehun urte pasa dira
Baina girgilak eskainiz
Irri zegiten zuriak
Ezin ditugu ahantzi
Eta gaur Ipar Handian
Labradorez haraindian
Ibili behar oraino
Ihes, ihes
Arraun
Noizbait helduko gara
Arraun arraun
Atzera gabiltza
Noizbait helduko gara
Arraun arraun
Atzera gabiltza
Ez dirudi erraza
Ez dirudi erraza
Mugaz muga helmuga jotzea
Mugaz muga helmuga jotzea
Ahots bat entzuten da
Indarrak ahultzean:
Utzazu arrauna utzazu
Zoaz haize alde
Zur hila badabil
Uraren azalean…
Baina nork ez daki
doala hondora?
Ez gara inoiz helduko
Arraun arraun
Deus ez da mugitzen
Behar dugula itzuli
Erdia egin eta?
Arraun arraun
Ezin gara geldi
Arraun arraun
Arraunlari gara
Hemen bizitzea
Hemen bizitzea
Estatu Batuetan bizitzea da
Kutsadura beribilak
Nagusi eta zerga berak
Ttiki eta lodi
Ontzi berean sar!
Joan zirenak
Gero hobe baten bila
Ikasiak dira edonon
Munduan zehar
Ipar Hegoan
Ekia salbu
Dena berdin dela
Hemen bizitzea
Estatu Batuetan bizitzea da
Dantza berak kantu berak
Gozo bera eta hiltzean
Jendea dator
Zure diru gose
Joan zirenek
Urrun hobe baten bila
Menturaz bake mundua
Asmatu zuten
Mundu zintzoa
Hutsetik harat
San Frantziskon bezala
Hemen bizitzea
Estatu Batuetan bizitzea da
Bortxa eta zanpaketa
Katea apur gogo dutenen
Hatsa indarrez
Hausten du legeak
Joan zirenek
Salbatzeko bide bila
Eki berria ondokoei
Hitzemanez
Herri berrian
Sinesten dute
Asko daitezkeela
Zoro haiek denak,
Noiz dira itzuliko?
Noiz dira itzuliko?
Hartzaren heriotza
Nora zoaz Aita Otso
Kapelu ‘ta lepoko?
Mendi eta harkaitzen
Sheriffa duzu emaiten
Beharrak narabila
Emadazu makila
Errege dut haiduru
Etorri nahi duzu?
Ez muxar ‘ta ez triku
Errege nik zaitut zu
Ileak orratz eta
Zatoz otso-urratsetan!
Lau legoatan joa
Dute ibai-ondoa
Hango kantu nahasi
Eta zotin-garrasi!
Entzuten al didazu?
Ni Otso Jauna nauzu.
Basotik hemen nator
Zu agurtzera jator
Hau erregeren antza:
Zepoan dago hartza.
Elur gainean nola
Tantaz tanta odola!
Otsotto dago larri
Etxera nahi du joan
Hartz iletsuak naski
Irri dagi zepoan
Aitak eta semeak
Gaur dituzten nekeak
Urkiagetan zehar
Biak malko ‘ta negar
Herri hau
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Herri hau, baratzea baino
Zelai da
Herri hau, bide ezin baino
Elur da
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Haizea eta elurra
Ezteietan zirelarik
Eremu honetan zuen
Aitak etxea eraiki
Hark eman ereduari
Leial egonen natzaio
Urteko edozein arotan
Adiskideen hartzeko
Lagun-gela datxekio
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Herri hau, lelo hutsa baino
Zapar da
Herri hau, etxe soila baino
Izotz da
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Nire herri bakartutik
Mundu guztiko kideei
Isil aitzin dagit orro
Etxe hau zuen etxe da
Ene lau hormen artean
Pasako ditut bi mende
Su handiaren pizteko
Ortzaitzeko mila jende
Nire kastan dudalako
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Herri hau, baratzea baino
Zelai da
Herri hau, bide ezin baino
Elur da
Herri hau, herri soila baino
Negu da
Herri hau, herri soila baino
Aizun da
Herri ez den herri soil baten
Aberri
Herri hau, kantu soila baino
Bizi da
Zuretzat nahi ditut bildu
Neguak
Chateauguayko bataila
Sinetsi ala ez sinets
Jaun andreok otoi entzun
Ni Châteauguayn izan nintzen
Bi mende direla egun
Asko hitz egin da naski
Bataila gogor honetaz
Nik erranen dut zehazki
Nola gertatu zen benaz
Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela
Goizean geunden guztiak
Lezoietan satorturik
Sallaberry koronela
Aldiz harkaitzean zutik
Vermongo hegoaldetik
Tronpetak zuenean jo
Koronelak oihuka: “Su!
Erre dezagun
Louis Armstrong!”
Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela
Bi tiro bota ondoren
Gelditzen ginen bakean
Normala zen bezala
Tratua behar zen egin
Orduan gazte xarman bat
Heldu zitzaigun Seven-up
Chevrolet eta ice-cream
Hitz gozotan eskaintzerat!
Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela
Bazkalordua heltzean
Akabo zen gure gerra
Norbait igortzen genuen
Hot-dog eta likoreka.
Han ez zela falta ezer:
Patatekin hanburgerra!
Beharrik lagungarritzat
Bagenuen alka-seltzer…
Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela
Eguerdi aldera ziren
Entzuten protesta-hotsak:
Gutiegi ginelako
Ez genuen ordezkorik.
Baina koronel airosak:
“Lanari gaitezela lot!”
Ta gure akuilatzeko
Oparitu zigun Charlot
Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela
Dudamuda zen bataila
Koronelak txit abilki
General yankitarrari
Gutuna zion bidali
Esan zion “Behazak Bill
Debaldetan ari gaituk
Hemendik ehun urtera
Hire duk dena diru-truk!”
Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela
Maitez
Urtarats gaua da
Tantiru lagun lanliruli
Urtarats gaua da
Dugun alda maitez
Dugun alda maitez lagun
Dugun alda maitez
Alda zak nahi baduk
Tantiru lagun lanliruli
Alda zak nahi baduk
Nik neurea diat
Nik neurea diat lagun
Nik neurea diat
Begiak laztan ditik
Tantiru lagun lanliruli
Begiak laztan ditik
Eta ezpainak gorri
Eta ezpainak gorri lagun
Eta ezpainak gorri
Pot baten ebastea
Tantiru lagun lanliruli
Pot baten ebastea
Ezti litzaidakek
Ezti litzaidakek lagun
Ezti litzaidakek
Eztiago oraino
Tantiru lagun lanliruli
Eztiago oraino
Harekin sartzea
Harekin sartzea lagun
Harekin sartzea
Ohe zuri handian
Tantiru lagun lanliruli
Ohe zuri handian
Gandera argitan
Gandera argitan lagun
Gandera argitan
Alda ‘zak hik nahi baduk
Nik neurea diat
Zapatok
Zapatok naute (ni) bidez bide
Eskolatik gerrara ekarri
Zapatotan ikasia naiz ni
Mundua zein den lazgarri
Larretan barna nire zapatok
Ninduten ilargira eraman
Dnekatutakoan dira
Laminen ohean etzan
Zapatotan ekarriak ditut
Lokatza ‘ta emazte malkoa
Errespetuz tratatu dituzte
Herria eta Jainkoa
Herririk herri dira zapatok
Irtenbiderantz beti bihurtu
Aitzinatu ez izanagatik
Ederki naute zuhurtu
Hirietako zapata denek
Txiroen eta aberatsenek
Aste honetan azpiko zola
Higatuko ez dukete
Zapatok ez dute jo Atenas
Soroak dituzte hauek laket
Museoan sartzen direnean
Bertarako utz ditzaket
Paradisuan ez omen dira
Zapata txukunak onargarri
Zikin ezazu ongi zapata
Jainkoek zaitzaten barka
Jainkoek zaitzaten barka
Oztamerikan
Oztamerikar hiri grisean
Aspertzen
Haize-begian
Euripean hotz da,
Herri honetan
Aspertzeko ere jantzi behar da
Aspertu ordez
Papuen eran nahi nuke nik
Aspertu
Euri-botak gabe
Aspertu
Euri-kapa gabe
Aspertu
Elur-botak gabe
Aspertu
Elur-kapa gabe
Eta larru has oihuka hasi
Ez naiz Frantzia ez Inglaterra
Gure indioak lantegietan
dira izerditzen…
Amerika baino den-mendrena gorago
Oztamerikar hiri grisean
Lotan naiz
Malgor etenik
Ipar haizean
Itotzen
Bihar Heriok ez banau biltzen
Alde eginen dut
Oihu eginez
Please help me Broadway-en edo Carnagie Street-en
Please help me in I need your swing I want to see
What’s happening
Let me feel cool before I freeze the in-crowd
Is for fun and peace
Noizbait itzultzen naizenerako
Erdaldunduta egonen zarete
Edo aseak urre-ametsez
Edo folklorez
Amerika baino den-mendrena gorago
Xoxoaren haserrea
Semea kexu dut
Jainkoan ez nigan ez du ia sinesten
Sartzen ahal ez den
Diruzko elizek, hitz eder jabeek
Gatibu daukaten seme hautsia dut
Seme biluzia
Bere aita bezala, zamatsu
Segalari langabe maizter da bere herrian bizi
Ez zaio geratzen paisaia eder bat
Eta onartzen ez duten hizkuntza besterik
Seme jazarria, zapaldua dut
Bihar bilaka daitekeena hiltzaile
Orduan izutu naiz oihuka
Otoi laguntza eske:
Pareko auzoa etorri da
Arrotz gordin zorrotz
Semea hiltzeko behinik betiko
Erraiak hausteko bizkarra
burua mokoa hegalak xoxoa… a!
Semea preso dut
Eta nabaritzen dut
Nire erraietan
Aspaldiko partez
Urratu batean
Hezur eta larru
Pizten haserrea!
Golde bat elur truke
Golde bat elur truke
Mila kide jin zaizkit
Golde bat elur truke
Herrian dira galdu
Golde bat elur truke
Borrokan dira hasi
Golde bat elur truke
Ahal dugu urkatu
Izai ilun
Eta astigarren
Herrian
Non ere
Maitaleak
Negarrez
Urtu ziren inoiz
Golde bat elurrean
Golde bat elur truke
Hatsa emanen nuke
Golde bat elur truke
Bai bizia emanen
Izai ilun
Eta astigarrek
Ikusiko naute
Joaiten
Hemendik
Norabait
Norabait
Elur hatz
Hemendik
Laguna
Diotsut
Laguna
Bizitzen
Garela
Hain labur
Hain luze
Golde bat elur haina
Joseba Tapia: trikia eta ahotsa.
Arkaitz Miner: biolina.
Ritxi Salaberria: kontrabaxua.
**Pascal Gaigné:** gitarra akustikoa eta konponketak.
Koldo Izagirre eta Itxaro Borda: itzulpenak.
Kantutegi txiki bat da Joseba Tapiak ekartzen diguna entzungarri honetan: azken berrogei urte honetan Québec-en sorturiko kantu modernoen antologia bat duzu hau, Itxaro Bordak eta Koldo Izagirrek kantagarri euskaratua, Pascal Gaignek moldatua eta Joseba Tapiak kantatua. Entzungarri berezia eta hunkigarria guztiz: herri baten arnasa entzuten ahal dugu bertan.